Skip to main content

EHNEk ardi latxaren esnea ekoizten duten artzainen egoera salatu du

Ekonomia

2024, abe. 11 - 18:12
EHNE sindikatuak 'prentsaurrekoa egin du asteazken honetan Idiazabal eta Erronkariko ekoizleen egoera salatzeko. Ekoizleek bizi duten “egoera larriaren” berri eman dute esnearen prezio baxua ez baitator bat ekoizpen kostuekin. 2022/2023ko kanpainiari begiratuta, artzainek ardi bakoitzeko 6 euroko marjina lortu zutela azaldu dute. Aurreko urtean berriz, marjina 60 euro ardi/urteko izan zen.
Enpresa batzuek prezioak 0,036 euro igoko dituztela jakinarazi dute. Hala ere, gehienek iazko prezioei eustea erabaki dutela ohartarazi dute. “Gaztagintzako industriak ez ditu gure ekoizpen gastuak kubritzen” ohartarazi dute. Lehiaren legea ere ez dela betetzen deitoratu dute. “Ardi latxaren esnea erosten duen indrustriek prezioak hitzartu eta beraien artean artzainak banatzen dituzte”.
Hamaika Telebista