EHUko irakasle eta ikertzaileek greba deitu dute Legebiltzarraren aurrean
Ekonomia
Gasteizen bildu dira EHUko irakasle eta ikertzaileak egingo dituzten greba egunak deitzeko eta beraien eskaerak egiteko. Lehen lauhilekoan egin zituzten salaketak ez du emaitzarik izan, errektoretzak eta Eusko Jaurlaritzak erabat saihestu dute gaia. Sindikatuek adierazi zuten proposamenak ez dituztela kontuan hartu, aldiz, egin beharreko pausuei uko egin die. Arazo estruktural handia dago ikaskuntzan, irakasleen lan baldintzen prekarizazioak gora egin du urteak aurrera joan ahala. Ordezko irakasleen kasuan, USLO abian jarri zenetik ez die osoko jardunaldia ezartzen, hutsik dauden lanpostuetako irakasleek soilik dute aukera hori. Soldata oso baxuak dituztela salatzen dute eta baldintza txarretan egiten dutela lan, ondorioz, asko dira lanpostuak uzten dituzten ordezko irakasleak. Egoera honek irakaskuntzaren kudeaketan eta kalitatean du eragina, gainontzeko irakasleen lan zama ere handitu egiten da.
Beraz, hainbat eskaera egin dizkie EHUko zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzari. Ordezko irakasleen aipatutako prekaritatea ezabatzea, beraien erosahalmena lortzea eta lan zama jaistea. Baita 41/2008 Dekretua aldatzea ere, honen bidez ordezko langileen soldatak finkatzeko. Unibertsitatetan duten egoera jasanezinaren aurrean EHUko irakasle eta ikertzaileak mobilizatzen jarraituko dutela adierazi dute. LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek martxoak 6an EHUko unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak grebara deitu dituzte, eta martxoak 12an, unibertsitateko langile guztiak.