Skip to main content

EHUko irakasle eta ikertzaileek prekarizazioa salatzeko ekintza egin dute Bilboko Itsas Museoan

Ekonomia

2023, urr. 11 - 18:10

EHUko irakasle eta ikertzaileek greba eguna izan dute bidezko lan baldintzak aldarrikatzeko. TREC espedizioari ongietorri ofiziala egiteko ekitaldian ekimena egiten ari dira grebalariak. "800 euro miseriako soldata" eta "Eva Ferreira murrizketarik ez" oihuen artean, Itsasmuseum Bilbaoko kaiara heldu da ikerketa zientifikoko Tara belauntzia. Salatzen dutenez, ordezko irakasleei lanaldi partzialak eskatzen diete, "ordezko langileak lanaldi osora" aldarrikatu dute. Ekitaldian Ferreirak hitza hartu du, eta grebalariek prekarizazioa azaltzeko eskatu diote eta beharginak zaintzeko deia egin diote.

Hamaika Telebista