Skip to main content

EHUko irakasle eta ikertzaileek lan baldintzen prekarizazioa gelditzea aldarrikatzeko greba eguna egin dute

Ekonomia

2023, urr. 11 - 14:10

Euskal herriko unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek bere lan baldintzen prekarizazioa gelditzea aldarrikatzeko greba eguna egin dute. Sindikatuen arabera, lanuzteak jarraipen handia izan du eta oso klase gutxi eman dira unibertsitatearen hiru campusetan. Hilean 800 euro kobratzen ari diren irakasle eta ikertzaileak daudela salatu dute sindikatuek. Sistema unibertsitarioaren legearen aplikazio okerra egiten ari dela adierazi dute eta unibertsitatearen finantzazioa hobetzea aldarrikatu dute.

Hamaika Telebista