Skip to main content

Laudioko kaleak elkartasunez bete ziren ostiralean Glavistako langileen defentsan

Ekonomia

Mikel Claver

2023, urr. 09 - 12:10

Laudioko kaleak elkartasunez bete ziren ostiralean Glavista enpresako langileek beraien lanpostuen defentsan egindako mobilizazioekin. Manifestazioa hasi baino lehen, asteazkenean abiatutako itxialdiari amaiera eman zioten 25 langilek. Enpresaren arduradunek Enplegu Erregularizazioko Espedientea aurrera eramateko prozesua martxan jarri zuten joan den astean. EEE-a indarrean sartzen bada Glavistako 240 langileek kaleratuak izan daitezke.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista