Skip to main content

Ekoizpen geldialdia Gasteizko Michelingo lantegian

Ekonomia

2024, urt. 12 - 12:01
Gasteizko Michelingo lantegiak programatutakoen arteko lehenengo ekoizpen geldialdia burutuko du asteburu honetan, urtarrilak 13 eta 14an hain zuzen. Larunbat eta igandeko geldialdiak lantokiaren 900 langile baino gehiagori eragingo die. Turismoentzako 40.000 gurpil, ingeniaritza zibileko 280 tona pneumatiko eta goma ezberdinetako 1.000 tona ekoizteari utziko dio lantegiak. Itsaso Gorrian piztutako gatazka dela eta kautxu naturalaren falta sumatu izanagatik hartutako erabakia izan da hau, taldearen zuzendaritzak azaldu duenez.
Hamaika Telebista