Skip to main content

Ekoizpena berriro hasi da Gasteizko Mercedes lantegian 24 eguneko etenaren ondoren

Ekonomia

2025, urt. 13 - 10:01
Ekoizpen jarduerari heldu diote berriro Gasteizko Mercedes lantegian 24 egunez geldirik egon ostean. Produkzioa aurreko urteetan baino baxuagoa izatea espero dute aurten, eskariaren beherakadagatik eta eredu elektriko berrian, oraindik, moldaketak egiten ari direlako. Gauzak horrela, 124.635 furgoneta aterako dira aurten Gasteizko lantokitik, azken urteetako kopuru txikiena. Era berean, martxotik aurrera bakarrik bi txandatan egingo dute lan, gaueko txanda, 2016.urtetik martxan zegoena, desagertu egingo da. Ez da enpresak egindako lehenengo ekoizpen geldialdia. 2024ko apirilean izan zen azkenekoa, horretan 13 eguneko etena egin behar izan zuten langileek. Izan ere, enpresako zuzendariaren hitzetan, mila milioi euro inbertituko dituzte furgoneta elektriko berriak ekoizteko instalazioak handitzeko, hauek 2026an merkaturatzea espero da. Bitartean, EAEko lantegirik handienean gaur egungo modeloa fabrikatzen jarraituko dute.
Hamaika Telebista