Skip to main content

ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, langileek elkarretaratzea egin dute Siemens Gamesa aurrean

Ekonomia

2022, abe. 20 - 15:12

Siemens Energyk Gamesaren % 93 kontrolatzen du dagoeneko, EEPk % 77,88ko onarpena lortu ondoren, eta burtsatik ateratzeko prestatzen ari da. Bien bitartean, Siemens Energyk Siemens Gamesa osoa erosteko egindako eskaintza publikoa auzitara eramango du akziodun minoritario batek, uste duelako Alemaniako taldeak akzioa erosteko eskainitako prezioa ez dela bidezkoa.

Bada, Gamesaren akzioak erosteko eskaintza publikoaren barruan, Siemens Energy Group taldeak iragarri zuen kaleratze gehiago egitea aztertuko duela. Eta testuinguru horretan, gaurkoan protesta egin dute ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Sarrieguren plataren atarian. Izan ere, etorkizuna etengabe mehatxatuta ikustearekin gogaituta daude langileak, hala, egonkortasuna eskatzen dute beharginek.

Hamaika Telebista