Skip to main content

ELA eta LAB sindikatuek beste bi greba egun deitu dituzte Arabako egoitza pribatuetan

Ekonomia

2023, eka. 27 - 06:06
Arabako adinekoen egoitzetako langileek ia hiru urte daramatzate erresidentzietako lehen hitzarmen propioa lortzeko borrokan. Gaur egun, langile horiei Estatuko hitzarmena aplikatzen zaiela salatu dute sindikatuek. Greba deialdietan salatuko dute 1.000 euro inguruko soldatak eta "ratio onartezinak" dituztela, eta urtean 1.792 orduko lanaldia dutela.

ELAk eta LABek Bizkaiko erresidentzietako langileen baldintza berberak nahi dituzte.