ELA, LAB, CCOO, UGT eta CCOO sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen aurrean
Ekonomia
2023, ira. 27 - 06:09
Ostalaritzako hitzarmenaren inguruan “behingoz” negoziatzera esertzeko eskatu diote Bizkaiko Ostalaritza Elkarteari. Hitzarmena 2020tik berritu gabe dagoela eta “hitzarmen duin” bat nahi dutela azaldu dute. Aurreko astean iragarri zuten bezala, urriaren 4, 11 eta 12an grebara deitu dituzte sektoreko 25.000 langileak. Grebaren hiru egunak Bizkaiko Hoteletan eta kolektibitateetan zentratuko dira.