Skip to main content

ELA, LAB eta CGT Volkswagen fabrikaren aurrean bildu dira, kako berria kentzeko eskatuz

Ekonomia

2025, api. 25 - 14:04

Asteazken honetan, ELA, LAB eta CGT sindikatuak Nafarroako Volkswagen fabrikaren aurrean bildu dira, karrozeriei eusteko jarritako kako berria kentzeko eskatuz. Sindikatuek salatu dute berrikuntza honek lanpostu askoren ergonomia okertzen duela eta langileei lesio muskuloeskeletikoak eragin diezazkiekeela.

Sindikatuek adierazi dute erabakia arrazoi ekonomikoen ondorio dela, eta ez hobekuntza ergonomikoen ondorio, izan ere, kakoak egingo duen lana betetzeko langilearentzat seguruagoak diren makiñak egon arren irtenbide merkeena aukeratu du empresa.

Horregatik, apirilaren 28an, Lan Osasunaren nazioarteko Egunaren harira greba iragarri dute, , eta langileak babesteko beste aukera batzuk aztertzeko eskatu dute.

Hamaika Telebista