Skip to main content

ELAk Jaurlaritzarekin biltzea onartu du, baina ez du “aldaketarako borondaterik” ikusi Pradalesengan

Ekonomia

2024, uzt. 04 - 11:07

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak ontzat eman du Imanol Pradales lehendakariak sindikatuarekin bildu nahi izatea, hain zuzen ere, datozen egunetan talde politikoekin eta eragile sozialekin egin asmo duen bilera errondaren baitan.

Lakuntzak Urkulluri egotzi dio Jaurlaritzaren eta sindikatu nagusiaren arteko inkomunikazioa, eta ohartarazi du “gatazka sindikalak irekita” jarraitzen duela.

Hamaika Telebista