Skip to main content

ELA sindikatuak CIE Mecautoko hiru emakume bakarrak kaleratuak izan direla salatu du

Ekonomia

2023, aza. 15 - 10:11

ELA sindikatuak CIE Mecautoren zuzendaritzak hiru langile kaleratu dituela salatu du, laurogeita hamar pertsonako plantillan lan egiten zuten hiru emakume bakarrak hain zuzen. Kaleratuetako bati erabakia aldi baterako ezintasun egoeran, bajan, zegoen bitartean jakinarazi zaiola adierazi du sindikatuak, emakume hau enpresaren langile batzordearen kidea zela azpimarratuz. Sindikatutik gogorarazi dutenez, CIE Automotivek, CIE Mecauto barneratzen duen enpresak, 2023ko lehenengo hiruhilekoan 90 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen. Holako emaitzekin kaleratzeak burutzea bidegabezkoa dela aldarrikatu dute eta langileak berriz hartzea eskatu diote enpresari. Langileek hurrengo egunetan beraien lankideen kaleratzearen aurkako mobilizazioei ekingo dietela iragarri dute.

Hamaika Telebista