Skip to main content

ELA sindikatuak presioa egiten eta antolakuntzaren eta borrokaren bidean jarraituko duela adierazi du

Ekonomia

2023, ira. 07 - 16:09

Mikel Lakuntzak eta Amaia Muñoak ikasturte berrirako asmoen berri eman dute. Ildo beretik jarraituko dutela adierazi dute. Zerbitzu publikoak zein zaintza, eskubide sozialak, erosteko ahalmena eta genero berdintasuna defendatuko ditu. Era berean, Urkulluren jarrera kritikatu dute eta LABi leporatu diote azken urteetan hartutako erabakiak “ELAri ihes egiteko” izan direla. Azaroaren 30erako deituta dagoen greba orokor feminista “mugarri” izan dadin lan egingo dutela azaldu du Muñoak.

Hamaika Telebista