ELAk aurreakordioa erdietsi du EAEko Gizarte Ekimenean % 16ko soldata igoerarekin
Ekonomia
2024, ots. 06 - 14:02
%16ko soldata igoera izango dute, KPI tik gorako igoera, finantziazio publikoa edo homologazioa muga izan beharrik gabe. Lanorduak txikiagotzeak mesede egingo die ikasgelei eta zerbitzuen kalitateari. ELAko ordezkariak batzarra egingo dute bihar Bilbon, eta aurreakordioa berretsi beharko dute. Bien bitartean, ez dute bihar grebarik egingo