Skip to main content

ELAk greba eguna deitu du ehungintza kate handietan

Ekonomia

2023, uzt. 17 - 09:07
Hitzarmen probintzialen negoziazio esparrua defendatuko dute. Izan ere, Madrilen hasiko dira negoziatzen ehun eta oinetakoen merkataritza kate handien Estatuko lehen hitzarmena. Hitzarmen horren helburua lan baldintzak estatalizatzea dela salatu du ELAk. Esan dute ekimen horrek "lan-eskubideen galera ekarriko diela Hego Euskal Herriko dendetako langileei".

CIG Galiziako sindikatuak, OSTA Aragoikoak eta ELAk berak egingo dute elkarretaratzea Madrilen.
Hamaika Telebista