ELAk haur eskoletako langileek pairatzen duten “gehiegizko mugikortasuna” salatu du
Ekonomia
2023, ira. 25 - 12:09
Irailaren 19an in itinere ezbehar batean hildako langilearen istripua salatzeko kontzentrazio bat deitu du sindikatuak. Horrelako gertakarien atzean “pisuzko arrazoiak” daudela baieztatu dute eta hezkuntzako langileek egunero “orduak eta orduak” errepidean ematera behartuta daudela salatu dute, langileentzat “arrisku handia” suposatzen duela ziurtatuz.