Skip to main content

ELAk, LABek, eta Steilasek Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren aurkako elkarretaratzea egin dute

Ekonomia

2022, aza. 16 - 17:11

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek elkarretaratzea egin dute asteazken honetan Lakuako Gobernuaren Donostiako egoitza aurrean, Hezkuntza Lege aurreproiektuarekiko desadostasuna adierazteko. Hezkuntza Legean sare publiko bakar, esukaldun eta propiorako bidea jorratzea eskatu dute.

Datorren azaroaren 30erako eta abenduaren 14rako deitutako greba eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete langileei, eta ostiralean ikastetxeetako atarietan elkarretaratzeak egitera eta argazkia ateratzera deitu dute.

Euskara erdigunean jartzea eskatzen dute, eta publikoa ardatz izando duen legea izatea. Haien esanetan, Hezkuntza Legearen aurreproiektuak “egungo hezkuntza eredu duala” betikotzen du.

Sindikatuak prest agertu dira Eusko Legebiltzarreko tramiteek iraun bitartean veste protesta sorta bat antolatzeko.

Hamaika Telebista