Skip to main content

ELAk sei mobilizazio egun iragarri ditu Bizkaiko etxez etxeko zerbitzuan

Ekonomia

Oihane Alonso

2023, eka. 13 - 17:06
Langileak berriro mobilizatuko dira ekainaren 19an, 22an, 26an eta uztailaren 3an, 10ean eta 17an. CCOOk eta UGTk sinatutako lan hitzarmenaren ondorioz langileek eros ahalmena galdu dutela salatu du sindikatuak. Izan ere, sindikatuaren kalkuluen arabera, langileek 244 euro gutxiago irabazten dituzte hilean oraingo hitzarmenarekin.

ELAk deitoratu du CCOO eta UGTren hitzarmenak ez duela jasotzen ordezkapenei eta enpleguaren egonkortasunari buruzko hobekuntzarik.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista