ELAko delegatuek asanbladak egin dituzte greba feministari begira
Ekonomia
2023, aza. 07 - 12:11
ELAko ordezkariek Euskal Herriko eskualde guztietan batzarrak egin dituzte greba feminista orokorrarekin bat egiteko. Zaintzen krisia eta sektorearen pribatizazio etengabea salatu dute, azaroaren 30 egingo den greba historikotzat hartuz. Asanbladekin batera, Gasteizen eta Iruñean elkarretaratzeak egin dituzte ELAko delegatuek. Gasteizko kasuan, gainera, zahar egoitza pribatu eta etxebizitza komunitarioen egoera salatu dute. Zerbitzu hauetako langileek 29 greba egun burutu dituzte azken 4 urteetan zehar eta azaroan 3 lanuzte gehiago egingo dituzte, 8an, 9an eta 10ean.