Skip to main content

ELBk gutxieneko prezioak aldarrikatu ditu, soldata duinak ziurtatzeko

Ekonomia

2024, abe. 02 - 08:12

Ostiralean Baionako suprefeturaren aurrean bildu dira ELB sindikatuko kideak. Laborarien mozkinetan gutxieneko prezioak finkatzeko eskatu dute. “Estatuari eskatzen diogu gure prezioak zapaltzen dituzten merkataritza libreko logikatik atera dadila, eta berma ditzala gure produktuentzako prezio ordaingarriak” esan dute. ELBk salatu du lehia desleiala ezarri dela plantan nazioarteko hitzarmenen bidez, tartean, EB-Mercosur, tokiko laborarien zailtasunak larriagotuko lituzkeena.

Apirila hasieran, lege proposamen bat bozkatu zuten Frantziako Asanblean laborarientzat gutxieneko prezioak ezartzeko, baina ekainean legebiltzarra desegin zuen Emmanuel Macron presidenteak. Ibilbide parlamentarioan aurrera egin, eta lege proposamena Senatuan aurkeztu dezatela eskatu dute ELBko kideek.

Hamaika Telebista