Skip to main content

Energia nuklearra eta gasa inbertsio berdetzat hartzea onartu du Europako Parlamentuak

Ekonomia

2022, uzt. 07 - 09:07
Aldeko 278 botorekin, kontrako 338rekin eta 33 abstentziorekin, taxonomia deiturikoaren etorkizuneko arauen aurkako objekzioak ez du aurrera egin. Beraz, Estrasburgoko Parlamentuak argi berdea eman dio Europako Batzordearen proposamenari, elektrizitatea sortzeko instalazio nuklearretan eta gas-zentraletan egindako zenbait inbertsio «jasangarritzat» jotzeko. Austriak eta Luxenburgok berretsi dute helegitea aurkeztuko dutela EBko Justizia Auzitegian. Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak Bruselaren erabakia babestuko duela iragarri du. Azaldu duenez, "Ukrainaren inbasioaren ondoren energiaren merkatuan sortu diren salbuespenezko zirkunstantzien ondorioz" hartu dute erabakia.

EH Bilduk, bere aldetik, sare sozialetan, proposamenaren aurka egin du. Horrez gain, Greenpeacek erabakia berrikusteko eskatuko dio Bruselari. Berebat, ohartarazi du, bere eskaerak arrakastarik ez badu, demanda bat aurkeztuko duela EBko Justizia Auzitegian. Austriak eta Luxenburgok berretsi dute helegitea aurkeztuko dutela EBko Justizia Auzitegian.

Unidas Podemoseko Aliantza Berdeko koordinatzaile Juan Lopez de Uraldek, bere aldetik, "tamalgarritzat" jo du bozketaren emaitza.

Uztailaren 11ko gauerdia baino lehen 27 herrialdeetatik hogeik aurkeztu beharko lituzkete alegazioak.
Hamaika Telebista