Skip to main content

Enplegu finkoaren alde mobilizatu dira Haurreskoletako langileak

Ekonomia

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Haurreskoletako langileek elkarretaratzea egin dute Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Patzuergoari eta Hezkuntza sailari EAEko Auzitegi Nagusiaren sententzia betetzea eta 77 lanpostu gehiago finkatzea eskatu diete. Era berean, Haurreskoletako behin-behinekotasuna %8ra jaisteko kontsolidazio prozesuak zabal daitezela aldarrikatu dute.