Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Enpresa bat zigortu dute lanean bajan zegoen langile bat espiatzeagatik

Ekonomia

2024, aza. 13 - 10:11
Enpresak detektibe bat kontratatu zuen langilea jarraitzeko. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baieztatu du langilearen intimitaterako eskubidea urratu zutela eta azaldu dute haren jarduerek ez zutela gaixo agiriaren aurka egiten. Langileari 15.000 euroko kalte ordaina ordaintzera behartu zuten enpresa.

Kasua 2023ko irailean hasi zen, langilea aldi baterako ezintasun-egoeran zegoenean. Enpresak langileari esan zion enplegua eta soldata 60 egunez etengo ziola, golfean jokatzera joan omen zelako. Zigorra detektibe enpresa batek egindako txosten batean oinarritzen zen.
Hamaika Telebista