Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen zentro publikoa sortzeko proposamena eztabaidatuko da Legebiltzarrean
Ekonomia
2023, ots. 22 - 11:02
Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentro bat sortzea aldarrikatzen du Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak. Eta zentro publikoa sortzeko ez-legezko proposamena eztabaidatuko da ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean. Egitasmoak Kapitalari plantoren proposamena du oinarri, baina EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkezten dute modu bateratuan. Zentroak ezaugarri hauek landuko lituzke bereziki: izaera publiko eta juridikoa izatea, enpresen erregulazioa, kontrol publikoa eta demokratikoa eta erakunde publikoen eta gizartearen arteko lankidetza bermatzea.