Enresa enpresak Garoñaren titulartasuna hartu eta zentralaren desegite prozesu "atzeraezina" abiatu du
Ekonomia
2023, uzt. 19 - 13:07
Enresa enpresa publikoaren esku utzi dute Santa Maria de Garoña zentral nuklearra. Jose Luis Navarro Enresako presidenteak komunikabideen aurrean azaldu duenez, desegite prozesua "atzeraezina" da. Bere aldetik, Eusko Jaurlaritza pozik agertu da zentral nuklearra desegitearen albistearekin, eta "ezarritako ibilbide-orrian beste urrats bat" dela esan du.