Epaitegiak bidegabetzat jo du Glavistako 240 langileak kaleratzeko EEEa
Ekonomia
2024, uzt. 16 - 11:07
Laudioko lantegiko 240 langileen kaleratzeak bideratzeko espedienteari buruzko epaian taldea osatzen duten enpresa guztien kausa ekonomikoa ez dela egiaztatu ebatzi du epaileak. Hau da, Enplegu Erregulaziorako Espedientea aurkezteko arrazoi ekonomikoak ez dira justifikatu. Izan ere Guardian eta Parter Capital enpresek enpresa talde bat osatzen dutela ondorioztatu du epaileak, Autoglaseko langileekiko erantzukizun solidarioa duena. Bi talde hauei hainbat dokumentu eskatu zizkien epaitegiak, baino ez dituzte aurkeztu, hortaz ezin izan dute espedientea aurkezteko arrazoiak justifikatu.