Skip to main content

Epaitegiak Glavistako salmentaren dokumentazioa aurkezteko agindu dio Guardian enpresari

Ekonomia

Mikel Lopez de Ciordia

2024, urt. 18 - 10:01

Glavistako langileek Guardian enpresaren ateetan elkarretaratu dira beraien egoerari irtenbidea ematea aldarrikatzeko. Laudioko enpresarako eskatutako enplegu erregulaziorako espedientea etenik dago pasa den urritik. Izan ere, Guardian eta Parter Capital taldeetako hainbat enpresek Gasteizko Merkataritzako epaitegiak eskatutako dokumentazioa ez dute aurkeztu, prozesua etenik mantenduz. Bestetik, ELA sindikatutik azaldu dutenez, epaitegiak Guardian Taldeak 2020an Guardian eta Autoglass arteko salmentaren dokumentazioa aurkezteko agindu du ere. Operazio horretan gertatutako argitzeko aurrerapausoa dela baieztatu du sindikatuak, salmenta simulazioa egon zen ala ez jakitea erraztuko baitu.

Hamaika Telebista