Eraldaketa produktibo justurako, EH Bilduk industriarako politika ekintzailea aurkeztu du
Ekonomia
Aiara de Urreta
2023, mar. 29 - 11:03
Eraldaketa produktibo justu bat martxan jartzeko, EH Bilduk Industria politika eraginkorrerako izeneko proposamena aurkeztu du. Urtebeteko hausnarketa prozesuaren emaitza da txostena. Eta azterlanaren arabera, industria pisua galtzen ari da, eta hori dela eta, politika publikoen eta pribatuen norabidea aldatzea defendatu du koalizio abertzaleak.

