Errepideko lan-istripua Gaztelu Plazan, prekarietateak hil egiten duela salatzeko
Ekonomia
2024, api. 26 - 15:04
Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan apirilaren 28an izaten da, LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek osatzen duten intersindikalak istripua izandako auto bat irauli du Iruñeko Gazteluko plazan, Euskal Herrian orokorrean baina Nafarroa Garaian bereziki izaten diren errepideetako lan istripu ugariez ohartaratzeko; mobilizazioan 150 pertsona inguru elkartu dira. 2024. urtean, Nafarroan dagoeneko zortzi langile hil dira lan istripuetan, lanean edo laneko bidean, eta horietako seiren heriotzek errepidearekin izan dute lotura.