Skip to main content

Erresidentzietako patronalak Foru Aldundiaren gain jarri du hitzarmena negoziatzeko ardura

Ekonomia

Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioen hitzarmena negoziatzeko mahaia bildu da ELA eta LAB sindikatuek eskatuta.Urteko 19.600 euroko gutxieneko soldata, lanaldiren murrizketa 1.592 ordura, legea ez aplikatzeko klausula, eta laneko osasuna eta lizentziak hobetzea bermatuko dituen hitzarmen bat aldarrikatzen dute Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetako langileek. Aldarrikapen hauen aurrean, sektoreko patronalak bere ardura ukatu du hitzarmena negoziatzerako orduan. Arabako Foru Aldundiaren gain negoziaketak egiteko erantzukizuna jarriz.Gauzak horrela, Sindikatuek Aldundiko Gizarte Politiketako Sailari biltzeko eskaera eta akordioa negoziatzeko bitartekoak jartzeko eskaera egin diote.