Skip to main content

Espainiako Auzitegi Nazionalak Iberdrolak argindarraren prezioa ez zuela puztu ebatzi du

Ekonomia

2024, urt. 11 - 13:01
Iberdrolak ez zuen artifizialki puztu argindarraren prezioa 2013. urtearen amaieran. Hori ebatzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta egozten zizkieten karguetatik absolbitu ditu konpainia eta akusatuta zeuden zuzendaritzako lau kideak. Argindarraren prezioa "gehiegi eta arrazoi legitimorik gabe" igo eta horri esker milioika euroko irabaziak eskuratzea leporatzen zieten.
Antonio Romeral fiskalaren arabera, Iberdrolak plan bat osatu zuen kontsumitzaileek argindarragatik gehiago ordain zezaten.
Auzitegi Nazionalak plazaratutako ebazpenak baliorik gabe utzi ditu kasu horren ondorioz Iberdrolari ezarritako bahiturak eta behin-behineko neurriak. Besteak beste, ebazpenak dio,  aztertutako garaian Iberdrolak merkaturatu egin zuela zuen energia hidroelektriko guztia. Epaiak laburbildu du, "zaila dela delitu bat hautematea debekatuta ez zegoen zerbait egiteagatik".
Hamaika Telebista