Espainiako Gobernuak argindarraren prezioa mugatzea baztertu du
Ekonomia
2021, abu. 31 - 09:08
Beste koska bat egin du gora argindarraren prezioak Espainiako Gobernuak gehienezko mugak ezartzea baztertu eta gero. Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako espainiar ministroak agerraldia egin du Kongresuan eta Europak horrelako neurriak debekatzen dituela argudiatu du erabaki hori baztertzeko.