Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Espainiako Gobernuak debekatu egingo du argia eta gasa telefonoz kontratatzea

Ekonomia

2024, abu. 21 - 12:08
Trantsizio Ekologikorako Ministerioak amaiera eman nahi dio "merkaturatzaileek publizitatea eta horniduraren kontratazioa telefono bidez egiteko aukerari". Hala jasotzen du Hornidura eta Kontratazioko Erregelamendu Orokorraren proposamen berrian. Gobernuak energia merkaturatzen duten enpresen gehiegikeriei amaiera eman nahi die, eta, horretarako, telefono bidezko argi- eta gas-kontratuak debekatu nahi ditu, bezeroak hala zehazten ez badu. Era berean, argiaren eta gas naturalaren atez ateko kontratazioa debekatuta dago 2018tik.
Hamaika Telebista