Skip to main content

Etxeak berritzeko diru laguntzak handitzea eskatu dio eraikuntzako sektoreak Jaurlaritzari

Ekonomia

Ane Garitaonandia

2023, uzt. 12 - 07:07

Lan ugari erdizka geratu direla eman dute jakitera sektoreko eragileek. Ekainaren 19an Etxebizitza Sailak Europako Funtsetatik bideraturiko dirua eskatzeko aukera itxi zuen, eta eraikuntzako eragileen arabera, hainbat eskaera bidean gelditu dira. Eragileek publikoki eskatu dute Jaurlaritzak aurrekontuetatik dirua bideratzea arazoa konpontzeko.

Nafarroan Etxebizitza Sailak espero du 8.000 etxebizitza inguru zaharberritzeko eskaerak onartzea. Izan ere, Nafarroak 61,4 milioi jaso zituen guztira Europako Funtsetatik etxeak zaharberritzeko.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista