Skip to main content

Etxebizitza eskubidea aldarrikatu eta negozio izateari uzteko mobilizazioa deitu dute Iruñean

Ekonomia

2024, aza. 13 - 13:11
Harituk eta Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak prentsaurrekoa eskaini dute azaroaren 28an Iruñean "Etxebizitza eskubidearen alde, negozioarekin amai dezagun!" lelopean egingo den manifestaziora deitzeko. Martxa 19:00etan abiatuko da Errekoleten plazatik. Izan ere, Euskal Herriko etxebizitza sindikatu guztiek abenduaren 14an Bilbon antolatu duten manifestazioaren aurrekoa izango da.
Hamaika Telebista