Etxebizitzen salerosketa gutxitu egin da ekainean
Ekonomia
2024, abu. 07 - 12:08
Ekainean aurreko urtean baino 219 etxebizitza gutxiago salerosi dira Hego Euskal Herrian. Etxebizitzak garestitu izanak salerosketak gutxitzea eragin du. Izan ere, INEren arabera, aurreko urteko ekainean 2.465 etxebizitza saldu ziren eta aurtengoan 2.246. Babes ofizialeko etxebizitzei dagokienez, 268 salerosi dira aurtengo ekainean. Joan den urteko garai berdinean baino 16 gehiago.
Bigarren eskukoen kasuan, salerosketak behera egin dute Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, gora egin dute. Joan den ekainean baino 60 gehiago saldu dira. Etxebizitza berriei dagokienez, iazko datuekin alderatuta, Nafarroan eta Gipuzkoan gutxiago salerosi dira. Bizkaian eta Araban, berriz, gehiago saldu dira: hamahiru eta 74.