Etxeko beharginen %97k ez du kobratzen dagokion gutxieneko soldata
Ekonomia
2023, ots. 23 - 09:02
Etxeko langileen %97k ez du kobratzen dagokion gutxieneko soldata. Hori da Etxeko Langileen Elkarteak urteroko txostenaren ondorio adierazgarrienetakoa. Horrez gain, txostenak jasotzen du beharginen %72k beharko luketen baino lanaldi luzeagoa dutela. Datu horiek etxeko langileen egoera lazgarria agerian uzten dute. Izan ere, etxeko eta zaintzako lanak oso baldintza eskasetan egiteaz gain, ez dira legezko gutxienekoak betetzen. Edonola ere, ELEk argi utzi du gai horietako askok konponbide erraza izango luketela, gehiegikeria horiei muga jartzeko borondate politikoa balego.