Skip to main content

Euriborraren eguneko tasa % 2,986an dago

Ekonomia

2024, ira. 09 - 19:09
Hego Euskal Herrian hipoteka aldakorrak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizea, Euriborra, % 3tik jaitsi da. 2022ko abendutik ez zen langa horretatik behera kokatu. Bost hilabete daramatza indizeak beheranzko bidean. Beherakadarekin, hipoteka hilabeteotan berrikusi behar zutenek arindua sumatu dute.  Ekainean bultzada eman zien beherakadei Europako Banku Zentralak, interes tasak puntu laurdena jaistea ebatzi zuelako. Aste honetan Europako erakundea berriz ere batuko da eta ostegunean tasak berriro jaistea aurreikusten dute.
Hamaika Telebista