Skip to main content

Europako Parlamentuak gasolina eta diesel ibilgailuen salmenta 2035ean debekatzearen alde bozkatu du

Ekonomia

Aldeko 340 boto izan ditu araudiak, aurkako 279 eta 21 abstentzio. 2021. urtea neurgarri hartuz, 2030erako auto berrien isuriak %55 jaitsi beharko dira guztira, eta %50 furgoneten kasuan. 2035etik aurrera, legeak aurreikusten du Europar Batasunean saltzen diren ibilgailu guztiak zero emisiokoak izatea. Auto fabrikatzaileek neurri horiek errespetatu beharko dituzte Europako Batzordearen diru laguntzak jasotzeko.

2025etik 2029ra bitartean, salmenta guztiak kontuan hartuta, zero ala isuri murritzeko autoen % 25 saldu beharko da, fabrikatzailek sari horiek kobratzen jarraitzeko; furgonetei dagokienez, berriz, proportzioa % 17koa izango da.