Europar Batasuneko Arrantza ministroek ituna itxi dute arrantza kuoten inguruan
Ekonomia
2024, abe. 11 - 08:12
Europar Batasuneko Arrantza ministroek ituna itxi dute arrantza kuoten inguruan. Kuotek gora egingo dute baxurako ontzientzat, baina behera, alturakoentzat. Baxurako ontziei mantendu egingo diete legatzaren kuota, eta igo oilarrarena eta zapoarena. Gehien haziko dena txitxarroarena da, kopuruak hirukoiztu eta laukoizteraino. Ministroaren arabera, "kopuru garrantzitsuak" harrapatu ahalko dira datorren urtean.
Hala, akordioaren arabera, 2025ean txitxarro dezente gehiago eta berdel nabarmen gutxiago harrapatu ahalko dute Kantauri Itsasoan Hego Euskal Herriko arrantzaleek.
Hala, akordioaren arabera, 2025ean txitxarro dezente gehiago eta berdel nabarmen gutxiago harrapatu ahalko dute Kantauri Itsasoan Hego Euskal Herriko arrantzaleek.