Euskadi Bono Denda kanpainia martxan da
Ekonomia
2024, aza. 15 - 08:11
Azaroaren 15etik abenduaren 5era arte Euskadi Bono Denda programaren bosgarren edizio abian egongo da. Tokiko merkataritza sustatzea helburu duen programaren bosgarren eta azken edizioa izango da. Aurten Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 3,5 milioi euro bideratuko ditu. Iaz baino % 30 gutxiago.
Guztira, 350.000 bonu egongo dira eskuragarri eta 30 euroko gastuagatik 10 euroko deskontua aplikatuko da. EAEn bizi diren 16 urtetik gorako pertsonek 3 deskontu bonu eskuratu eta erabili ahalko dituzte. Deskontua atxikitako 5.000 dendetan bertan egingo da, aldez aurretik bonua erosi beharrik gabe. Erosketa batean edo gehiagotan eta atxikitutako establezimendu batean edo gehiagotan trukatu ahalko dira.