Euskadiko anbulantzietako langileek hiru greba egun deitu dituzte azaroaren 20a, 21a eta 22rako
Ekonomia
2023, aza. 02 - 12:11
Pasa den urriaren 27an patronalekin mantendutako bileran hitzarmen kolektiboaren negoziazioan aurrerapausorik ez ziren egon. Sindikatuek enpresen immobilismoa salatu dute eta hiru greba egun deitu dituzte, urriaren hasieran burututako beste hiru lanuzteei gehituko direnak. ELA, USO, LAB, UGT, Comisiones Obreras eta ESK sindikatuek deitutako mobilizazioak dira hauek, langileen haserrea erakusteko unea dela baieztatzen dutenek. Azaldu dutenez, patronalek negoziazio mahaian aurkeztutako eskaintza ezin dutela hobetu adierazi zuten. Hitzarmen duin bat aldarrikatzen dute, galdu duten erosahalmena berreskuratzea posible egingo duena, besteak beste. Lan baldintzak Osakidetzako langileen baldintzekin parekatzea aldarrikatzen dute ere.