Skip to main content

Euskal Herriko Emakume Pentsiodunen II. Asanblada egingo dute Gasteizen

Ekonomia

2022, aza. 18 - 04:11

Gasteizko Ignacio Aldekoa Kultur Etxean izango da Euskal Herriko Mugimenduko Emakumeen II. Asanblada, “Prekarietaterik ez soldatetan ezta pentsioetan” lelopean.

Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen bozeramaileek, Ana Mezok eta Ana Arzuak, azaldu zutenez, prekarietatearen gaiari helduko diote “kezkagarritzat” dutelako langileak pentsiodunekin aurrez aurre jarri nahi izatea, bietan dagoelako prekarietate egoera.

Begirada jarriko dute, gainera, etxeko langileen eta feminizatutako sektoreen egoeran. Salatu dute horiek jasaten duten lan-baldintzen prekarietatea eta diskriminazioa.

Batzarra amaitzean, elkarretaratzea egingo dute Legebiltzarraren aurrean. Bertan asanbladan adostutako manifestuaren berri emango dute.

Hamaika Telebista