Euskal Herriko Laborantza Ganberak urteroko diru biltze kanpaina aurkeztu du Baionan
Ekonomia
2024, urr. 10 - 09:10
Urriaren 14tik azaroaren 22ra izango da kanpaina, 'Trantsizioak gure esku' lelopean. Agro-oihangintzaren inguruan egiten duten lana nabarmendu dute aurten.
Iaz, 197.000 euro eskuratu zituzten eta aurten ere, beste hainbeste eskuratu nahiko lituzkete. Laguntza eman nahi duenak EHLGren webgunearen bidez egin dezake.
Orain dela hamar urte abiatu zuten agro-oihangintzaren inguruko lana. Ordutik, 33 kilometro hesi landatu dituzte Ipar Euskal Herriko berrogeita hamar bat laborariren lurretan: 35.000 zuhaitz inguru.
Diru-biltze kanpainaz gain, Lurrama azoka ere ospatuko da aurten, azaroaren 8an, 9an eta 10ean Miarritzeko Irati erakustazokan.