Eusko Jaurlaritzak 22,5 milioi euro bideratuko ditu Arabar Errioxako Ardoa sustatzeko
Ekonomia
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak 22,5 milioi euro bideratuko ditu Arabar Errioxako Ardoa sustatzeko. Krisi bati aurre egingo dion sektorearen “premiazko beharrei” aurre egiteko helburua dauka dirulaguntzak, Amaia Barredo sailburuak adierazi duen moduan.
Erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetzan oinarritutako ibilbidea proposatu du Barredok, markaren bereiztea eta posizionamendua eta kalitate orokora hobetzea helburu izango duena. Talentu berrien erakarpena, formakuntza eta sektorearen eraberritzea beharrezkoak direla ere azpimarratu du sailburuak. Hori bermatzeko Basque Culinary Centerren EDA Drinks & Wine Campus proiektua sustatuko dutela adierazi du. Lehen sektorean zein arrantzan belaunaldi aldaketa eta berrikuntza sustatzea legegintzaldi honen helburu bat izango dela adierazi du Barredok. Sektorera belaunaldi berriak erakartzeko ekimenak abiatuz eta gizartearen erronka berriei aurre eginez.