Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztu du Espainiako Etxebizitza Legearen kontra

Ekonomia

Lakuak igande honetan iragarri du Konstituzio Auzitegian konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jarri duela Etxebizitza Legearen aurka. Iturratek adierazi du jeltzaleek legea onartu aurretik ere mahai gaineratu zutela Espainiako Etxebizitza Legeak Eusko Jaurlaritzaren eskumenak urratzen zituela, eta gehitu du horregatik egin zutela iaz legearen kontra. Hala, zehaztu du ez diotela legearen edukiari erreparatu, “eskumenen markoarekiko errespetuari” baizik.

Helegitea "oso larria" dela uste du EH Bilduk. "Euskal Legea bultzatu eta onartu genuen Gasteizko Legebiltzarrean, PSErekin batera, eta Madrilen euskal legea osatzen zuen lege bat bultzatu eta onartu genuen", gogorarazi du Etxebarrietak. EAJ bien aurka agertu zen. “Esaten ziguten ezin zutela Euskal Legea garatu Estatuko lege batek ekarriko lukeen segurtasun juridikorik gabe. Eta orain inbasio konpentziala aipatzen dute. Zertan geratzen gara ?”. Horren aurrean, Etxebarrietak nabarmendu du EH Bildu "konprometituta" dagoela etxebizitzarako eskubidearekin. “EAJk erakusten du etxebizitzaren arazoari aurre egiteko arazo bat duela politika aurrerakoiekin”. Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek ere txarretsi dute EAJren jarrera. PSE-EEk EAJri leporatu dio PPrekin bat egitea eta Etxebizitza Legearen balioa nabarmendu dute.