Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak Sidenorrek Talgo erosteko laguntza emango du

Ekonomia

2024, urr. 18 - 09:10

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak adierazi duenez Jaurlaritzak Sidenorrek Talgo erosteko operazioa babestuko du, baldin eta enpresa Euskal Herrian errotuta jarraitzen badu eta enplegua sustatzen bada.

Jauregik azpimarratu duenez, prozesua hasierako fasean dagoen arren, Eusko Jaurlaritza laguntzeko prest egongo da "Talgorentzat proiektu sendoa eta etorkizun industrialekoa baldin bada, enpresa Euskal Herrian errotzea ahalbidetuko duena eta industriako enplegua hobetuko duena".

Magyar Vagon Hungariako taldeak Talgo erosteko egin zuen eskaintza blokeatu zuen Gobernuak aurtengo udan. Talde hungariarrak 617 milioi euro eskaini zituen Talgoren akzio guztien truke, bost euro akzio bakoitzeko hain zuzen. Sidenorrek Talgo erosteko asmoaren berri jakin baino lehen, akzio bakoitzak 3,32 euroko balioa zuen. Hau publiko egin eta lau egunetara, akzioen balioak %17,5 egin dute gora.

Hamaika Telebista