Euskotreneko langileak Bilbon mobilizatu dira lankide baten kontrako erasoa salatzeko
Ekonomia
2024, abu. 14 - 14:08
Euskotreneko langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, Zazpi Kaleetako geltokiaren aurrean. Uztailaren 27an Zurbaranbarriko geltokian bidaiari batek lankide bati eraso egin ziola salatu dute. Bere lana egiteagatik irainak, mehatxuak edo erasoak jasotzea onartezina dela adierazi dute. Gauzak horrela, ELA akordio batera heldu da Euskotreneko zuzendaritzarekin langileen segurtasuna bermatzeko. Azaroaren 3a baino lehen 20 pertsona kontratatzeko konpromisoa hartu du zuzendaritzak.