Fiskaltzak hiru urteko espetxe zigorra eskatu du 2020ko greba orokorrean atxilotutako hirurentzat
Ekonomia
EHko Eskubide Sozialen Gutunak deitutako greba orokorrean, hamar lagun atxilotu zituzten Morea merkataritza gunean. Atxilotuek gaua eta hurrengo eguna pasa zuten ziegan eta aske geratu ziren, epaiketaren zain. Agintarien aurkako delitua eta desordena publikoak leporatzen zaizkie; epaiketa uztailaren 3an egingo da.
Egoera salatzeko prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Iruñean Elkartasuna Grebalariekin mugimenduak. Astelehenean elkarretaratzea egingo dute epaitegiaren aurrean atxilotuei elkartasuna adierazteko.